Aralar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Intzako dorrea |
Garaiera | 1.431 m |
Mota | mendilerro |
Azalera | 208 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′47″N 2°01′56″W / 42.99642°N 2.03223°W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Aralar erdialdeko Euskal Herriko mendilerroa da, ipar-mendebaldean Gipuzkoa (zehazki, Goierri eta Tolosaldea eskualdeak), eta hego-ekialdean Nafarroa Garaia (Araitz, Larraun eta Sakana eskualdeak) dituena. 30 kilometro luze da ekialde-mendebalde norabidean, eta 12 bat kilometro zabal ipar-hego norabidean.[1] Gailurrik garaiena Intzako dorrea (1.431 m) da, Larrunarri/Txindoki (1.342 m) ezagunagoa izan arren.
Gipuzkoako aldean dagoen mendilerroaren zatia, mendikate guztiaren herena, 1994 urteaz geroztik natura parke da, eta horko interpretazioguneak Lizarrusti mendatearen gainean du egoitza. Aldiz, Nafarroa Garaiaren aldeko mendiak mendikate guztiaren bi heren dira, eta Araitz haranera begira dauden mendi ikusgarriei Aralarko Malloak deritze.
geoespeleo
izeneko erreferentziarako