Aranera | |
---|---|
aranés | |
Aranera hitz egiten den eremua biribil gorriz adierazita. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Katalunia |
Hiztunak | 4.700 |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Katalunia |
Eskualdea | Arango harana |
Araugilea | Conselh Generau d'Aran |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak okzitaniera gaskoi | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | aran1260 |
Linguasphere | 51-AAA-ff |
Linguist List | oci-ara |
IETF | oc-aranes |
Aranera[1] okzitanieraren dialektoa den gaskoiaren aldaera bat da. Arango haranean (Katalunia) mintzatzen da. 2006ko abuztuaren 9tik —lege bidez 2010ean egikaritua— Kataluniako autonomia erkidego osoan hizkuntza ofizial izaera du, katalana eta gaztelaniarekin batera, Kataluniako estatutu berrian hala jasota.[2] 1984an aranera Arango haraneko hezkuntza sisteman erabiltzeko hizkuntza izendatu zen.