Arango haraneko inbasioa, (kode izenean Espainiako Errekonkista Operazioa), Espainiar Batasun Nazionalak (Unión Nacional Española) 1944an eginiko behin-behineko gobernu errepublikanoa ezartzeko saiakera izan zen, Juan Negrín buru, espainiar gerrillari talde baten erasoarekin. Gerrillari taldeak Espainiar Errekonkista izena hartu zuen eta Frantziako Erresistentziarekin kolaboratzen zuen.
Gobernu frankistak, Frantziatik eginiko inbasio aliaturen bat aurreikusiz, Armadaren Estatu Nagusiaren buru zen Rafael García Valiñoren eskuetan utzi zuen muga franko-espainiarraren defentsa eta José Moscardó eta Juan Yagüe jeneralek gidatu zuten, 50.000 gizon izan zituztelarik.