Arantxa Otegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asteasu, |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Xabier Arregi Iparragirre Eneko Agirre |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Ixa taldea |
![]() |
Arantxa Otegi Usandizaga (Asteasu) Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria da IXA taldean, baita HiTZ, Hizkuntzaren Teknologiaren Euskal Zentroko kidea ere. Informatika Fakultatean lan egiten du 2006tik.[1][2][3]
Informatikako ingeniaria da (EHU, 2006) eta hizkuntzaren analisian eta prozesamenduan doktorea (EHU, 2012). Gaur egun, UPV/EHUko Ixa hizkuntzaren prozesamendurako ikerketa-taldeko doktoratu ondoko ikertzailea da, Ixa taldeko kide izan da 2003az geroztik, eta arlo hauetan aritu da batez ere: elkarrizketa-sistemak, erantzunen bilaketa, informazioaren berreskurapena, ahaidetasun semantikoa eta hizkuntza prozesatzeko tresnen integrazioa.[4]