Ararat | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 5.165 m |
Prominentzia | 3.611 m |
Mota | mendi eta erakargarri turistiko |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 39°42′N 44°18′E / 39.7°N 44.3°E |
Mendikatea | Armeniar goi-ordokia |
Estatu burujabe | ![]() |
Turkiako probintzia | Agri probintzia |
Lehen igoera | Friedrich Parrot eta Khachatur Abovian (1829) |
Ararat[1] —Ararat mendia izenaz ere ezaguna— (turkieraz: Ağrı Dağı; armenieraz: Արարատ; kurdueraz: Agirî) Turkia eta Kurdistango mendirik altuena da, 5.137 metrokoa.
Iğdır probintzian dago, Turkiako ipar-ekialdean, Irango mugatik 16 km-tara mendebalerantz eta Armeniatik 32 km-tara hegoalderantz. Iğdır da hiririk gertuena.
Gaur egun Turkiako parte izan arren Ararat mendia Armenia historikoaren parte da, eta bertako sinbolo nazionala[2]. Armeniako Errepublikako armarrian agertzen da eta ia herrialde osotik ikus daiteke. Armeniak lurralde hori galdu zuen armeniar genozidioa eta gero.