Arassuil

Arassuil, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Arahad II.aren semea, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2628an jaioa.

Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2719. urtean hil ondoren, Iparraldeko Dunedainen hamaikagarren kapitain bihurtu zen. Bere agintaldian, orkoak berriz ugaldu ziren Mendi Lainotsuetan, eta, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2740. urtean Eriadorreko lurraldeak erasotzen dituzte. Arassuilek eta Iparraldeko Dunedainek, Elronden seme ziren Elrohir eta Elladani, orkoekin amaitzen lagundu zieten.

Hori gora-behera, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2747. urtean, Golfimbul kapitain bezala zuen orko talde bat Eskualderaino iritsi zen. Zelai Berdeetako Gudua gertatu zen bertan, hobbitek parte hartu zuten urrietako bat, Bandobras Took buruzagi bezala zutela, orkoak garaitu zituztenak.

Arassuilen agintaldian, Negu Luzea ere gertatu zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2758 eta 2759. urteetan, Eriadorren galera handiak eragin zituena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne