Ardataz akromatikoa mikroskopioan ikusita, mitosiaren metafasean. Mikrotubuluak berde kolorean daude, kromosomak urdinean eta zinetokoroak gorrian
Ardatz akromatikoakzelula eukariotoetan zelula zatitzera doanean kromosometako kromatida ahizpak zelula alabetan banatzeko zitoeskeletoko egiturari egiten dio erreferentzia. Ardatz mitotikoarimitosia (genetikoki berdinak diren zelula alabak sortzeko prozesua) gertatzen denean baino ez diogu erreferentzia egiten eta ardatz meiotikoari meiosia (gametoetan gertatzen den zatiketa zelularra) gertatzen denean.
Kromosomez gain, ardatz mitotikoa ehundaka proteinaz osatuta dago.[1][2]Mikrotubuluak dira makineriaren elementu ugarienak.