Ardi-esne | |
---|---|
esne | |
Historia | |
Honen produktua | Ovis |
Ardi-esnea[1] ardien esnea da. Bertatik esneki asko ekoizten dituzte, tartean ardi-gazta (Greziako Feta, Frantziako Roquefort, Espainiako Mantxakoa, Italiako Pecorino Romano eta Ricotta eta Euskal Herriko Idiazabal adibidez). Ardiek bi titiburu baino ez dituzte,[2] eta behiek baino esne-bolumen txikiagoa sortzen dute. Hala ere, ardi-esneak behi-esneak baino askoz koipe, solido eta mineral gehiago dituenez, ezin hobea da gazta egiteko.