Ardo berdea (portugesez: Vinho verde) Portugalgo ipar-mendebaldean egiten duten ardo mota da, zuriak, gorriak eta beltzak barne hartzen dituena. 1984an jatorrizko izendapena eskuratu zuen. 35.000 hektarea hartzen dute mahastiek, herrialdeko ekoizpenaren %15a lortuz.
Comissão de Viticultura da Região dos Vinhos Verdes (CVRVV) izeneko batzordeak ekoizpena kudeatzen du, Porton egoitza nagusia edukita.