Arete Sirakusakoa

Arete Sirakusakoa
[[Fitxategi:|285px|||]]
Aretek, Kaliporen presoak, zaindariei erregutzen die bere seme jaioberria hazten uzteko
(Jean Charles Nicaise Perrinen margolana, Plutarko, Dionen bizitza, 57, 5)
Bizitza
JaiotzaSirakusa, K.a. IV. mendea
HeriotzaK.a. 353 ( urte)
Familia
AitaDionisio I.a Sirakusakoa
AmaAristomache
Ezkontidea(k)Dion Sirakusakoa
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak

Arete (antzinako grezieran: Ἀρήτη, Aréte; Sirakusa, K.a. IV. mendea) Dion Sirakusakoa filosofoaren eta agintariaren emaztea zen.

Dionisio I.ak, bere aitak, lehen aldiz Tearidesekin ezkondu zuen eta, bera hil zenean, bigarrenez Dionekin. Azken honen erbestealdian, Arete, bere anaiorde Dionisio II.ak, bere senarrarengandik dibortziatzera eta Ortigiako gotorlekuko komandante zen Timokrates mertzenarioarekin berriro ezkontzera behartu zuen[1][2].

Aretek Dionerekin bi seme izan zituen; lehena, Hiparino (Areteo izenez ezaguna), gaztetan bere buruaz beste egin zuena, eta bigarren semea, Aristomako, berarekin batera hil zen Hizetas I.a Lentinikoa tiranoak agindutako konspirazioan.

  1. Finley, M., 1998, 106 or.
  2. Siziliako Vito La Mantia historialariak eta juristak azpimarratzen du Areteren eta Timokratesen arteko bigarren ezkontzak frogatzen duela Sirakusa dorikoan legezkoa zela ezkontza bat desegitea edo dibortziatzea. Izan ere, horrela izan ez balitz, La Mantiak jarraitzen du, Areteren bigarren ezkontzak Timokratesekin -koertziopean egina izan bazen ere- sekulako eskandalua sortuko zuen, legearen aurrean baliogabea izateaz gain, Arete adulterotzat hartuko zenez, ezingo zen Timokratesen emaztea izan. (Legeria zibil eta penalaren historia Sizilia zaharrean, 1858, 131-132 or.).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne