Argentina eta Txile arteko muga | |
---|---|
Argentinako mugak borders of Chile | |
![]() | |
Geografia | |
Herrialdeak | ![]() ![]() |
Luzera | 5.308 km |
Argentina eta Txile arteko muga Argentinako Errepublika eta Txileko Errepublika banatzen dituen nazioarteko muga da. Muga 5.308 kilometroko nazioarteko muga jarraitua da, eta bi herrialdeetako lurraldeak bereizten ditu Andeetan eta Suaren Lurraldeko Uharte Handian zehar. Latinoamerikako nazioarteko mugarik luzeena da eta baita munduko hirugarrena ere (soilik Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada eta Kazakhstan eta Errusia artekoen atzean).[1]
Gaur egun, bi muga-tarte geratzen dira erabakitzeke, bata Amerikako kontinentean (Hego Patagoniako izotz-zelaikoa) eta bestea Antartikan, nahiz eta azken hori Antartikako Itunaren bidez etenda dagoen, eta erreklamazioak hirugarren herrialde batenarekin gainjartzen dira, Erresuma Batuarekin hain zuzen ere.