1901ean lehenengo partida jokatu zuen. Lehenengo munduko txapelketan finalista geratu bazen ere ez zuen garaipenik eskuratu 1978an etxean jokatu zuen txapelketararte. 1986an bigarren txapelketa irabazi zuen. Amerika Kopan garaipen gehien dituen bigarrena da, Uruguai bakarrik du aurretik.
Azken bi Joko Olinpikoetako irabazlea izan da eta azken Munduko Txapelketan finala jokatu zuen baina Alemaniak garaitu zuen.