Argiontzi festa | |
---|---|
![]() | |
Data | |
Data | Lehen hilabeteko 15. egunean (txinatar egutegia) |
Argiontzi festa (txineraz 元宵节) Txinako jaialdi tradizionala da, eta txinatar ilargi-egutegiko lehen hilabeteko hamabosgarren egunean egiten da. Normalean, otsail-martxo hasieran izaten da egutegi gregorianoan, eta Urteberri ospakizun tradizionalen azken eguna markatzen du. Mendebaldeko Han dinastian jada (K.a. 206 - K.a. 25) garrantzi handiko jai bihurtu zen[1].
Festa edo jaialdi honetan, haurrak gauez ateratzen dira paperezko argiontziekin eta igarkizunak ebazten dituzte. Antzina, argiontziak oso sinpleak ziren, eta enperadoreak eta nobleek bakarrik zituzten argiontzi apain handiak. Garai modernoetan, argiontziak diseinu eta marrazki konplexu askorekin edertu dira. Adibidez, orain argiontziak animalia itxurekin ere egiten dira. Maiz, argiontziak gorriak izaten dira, zorte ona sinbolizatzeko.