Argitasuna argia denaren nolakotasuna da.[1] Argitasuna erradiazio elektromagnetikoaren magnitude absolutua da, argia igortzen duen objektu batek igortzen duen irradiatze-energia.[2]
Astronomian, argitasuna, izar, galaxia edo beste objektu astronomiko batek denbora unitate bakoitzeko igortzen duen energia elektromagnetikoaren kopuru osoa da.[3][4]
SI unitateetan, argitasuna segundoko jouletan edo wattetan neurtzen dute. Astronomian, argitasun balioak, sarri, eguzki-argitasun terminoetan agertzen dira, L⊙ ikurra duena.