Argo 2012ko Ben Affleck estatubatuar zinema zuzendariaren drama thriller film bat da. Antonio J. Mendez CIAko agentearen The Master of Disguise liburua eta Joshuah Bearman kazetariaren Wired aldizkariko The Great Escape artikuluan oinarrituta dago. Bertan, Ben Affleck, Bryan Cranston, Alan Arkin eta John Goodman aktoreek antzeztu zuten.
1980an jazotako Canadian Caper ("Kanadar Azpijokoa") izenez ezagutzen den benetako gertakari batean oinarrituta dago, Teherango gatibuen krisialdiaren testuinguruan.
2013ko 85. Oscar Sarien ekitaldirako 7 izendapen jaso zituen eta hiru irabazi: Film onenaren Oscar Saria, Gidoi egokitu onenaren Oscar Saria eta Muntatze onenaren Oscar Saria. Bestalde, bost Urrezko Globo sari ere irabazi zituen.
2012ko abuztuaren 31n estreinatu eta 2012ko Donostiako Zinemaldian lehiaketara aurkeztu zen.