Ariete ponpa edo ariete hidraulikoa, ponpa hidrauliko zikliko bat da. Ariete kolpearen energia zinetikoa erabiltzen du jariakinaren zati bat arietea baino altuago dagoen puntu batera igotzeko. Hori dela eta, ez du kanpoko energia-iturririk behar. Horrek eta bere sinpletasunak oso egoki bihurtzen dute motor mota hau energia elektrikorik edo beste mota bateko motorrak heldu ezin diren tokietan lan egiteko. Horretaz gain, aspertsiozko ureztapenerako ere erabil daiteke. Ariete hidraulikoa eraikuntza sinpleko gailu bat da, bere errendimendu energetikoa % 60 eta % 80 bitartean egon daiteke.