Arku konopiala erdiko aldean zorroztuta eta erpina gorantza duen arku mota da. [1] Lau arkuz osatuta dago; zirkunferentzia laurdeneko bi arku konkaboz eta beste bi ganbilez. Bere itxura mekanografiko giltza ( { ) figuraren antzekoa da. Lau zentro ditu, bi barruko aldean eta bi kanpoko aldean.[2]