Arku zuzena kurbatura gabeko arku mota bat da, beraz, ateburu edo arkitrabe baten itxura du, eta, hortaz, arku beheratuena edo arku apalduena da. Arku guztiek bezala, osagai dituen elementu guztiek konpresiora egiten dute lan, baina, arku mota honek ez du besteen moduko euste ahalmena eta alboetara bultzada horizontalagoak transmititzen ditu.