Arku tertzeletea gurutze-ganga konplexu bateko nerbioak sortzen duen arku mota bat da. Gurutze-ganga baten nerbio nagusietako lotura gunetatik, bigarren mailako giltzarri banara ateratzen diren nerbio edo arku batzuk ditu, arkitektura gotiko berantiarrean erabiltzen hasi zen.
Apaingarri funtzioa izateaz gain, plementeriako tinpanoak eusteko balio dute; izan ere, ganga hauetan plementeria tarteak luzera handikoak izan daitezke.
Tertzelete-gangak erdi mailako konplexutasun gangak dira. Hasierako gotikoko gangak baino konplexuagoak eta palma-gangaren edo ganga zintzilikarien konplexutasunaren arteko ganga da [1].