Armando Diaz (Napoli, 1861eko abenduaren 5a - Erroma, 1928ko otsailaren 29a) espainiar jatorriko italiar jeneral eta marexala izan zen. Italiako armadan, komandante izan zen Italia-Turkia Gerran (1911-1912) eta Estatu Nagusiaren parte bilakatu zen Luigi Cadornaren agintepean Lehen Mundu Gerraren hasieraren ondoren, 1914ko abuztuan. Aurrerago, Cadornaren porroten ondorioz Italiako armaden agintari nagusia bihurtu zen eta Piave Ibaiko guduan garaipen esanguratsua lortu zuen, eta geroago emaitza bera izan zuen Vittorio Venetoko guduan Italiar Fronteari amaiera eman zion. Ekintza gogoangarri horiengatik Lehen Mundu Gerrako jeneralik onenetakotzat jotzen da.