Armeniar genozidioa | |
---|---|
![]() | |
Mota | genozidio bortxakeria etnikoa kanporatze |
Denbora-tarte | 1915eko apirilaren 24a - |
Data | 1915 |
Kokaleku | Otomandar Inperioa Western Armenia (en) ![]() Six vilayets (en) ![]() |
Herrialdea | Otomandar Inperioa |
Helburu | Armeniar eta Ottoman Armenian population (en) ![]() |
Biktima | Ottoman Armenian casualties (en) ![]() |
Pertsona hilak | 1.200.000 |
Erantzule | Ottoman Army (en) ![]() |
Armeniar genozidioa (armenieraz: Հայոց Ցեղասպանություն Hayots Tseghaspanutyun; turkieraz: Ermeni Soykırımı edo Ermeni Kıyımı) Otomandar Inperioko armeniarrak nahita eta sistematikoki suntsitzeko hilketak izan ziren, Lehen Mundu Gerraren garaian eta ondoren egindakoak[1]. Beste izen hauek ere baditu: armeniar holokaustoa, armeniar sarraskiak edo, armeniarren artean, Krimen Handia (armenieraz, Մեծ Եղեռն). Genozidioa Otomandar Inperioak egin zuen, Turkiar Gazteen gobernualdian. Hildako armeniarrak milioi bat eta miloi eta erdi bitartean izan zirela jotzen da.[2][3][4][5][6]