Arnedillo Errioxako udalerria da, 2005ean 480 biztanle zituena.
Errioxa Beherean dago, Arnedo eskualdean eta hiri horretatik kilometro gutxira, Cidacos ibaiaren goi-haranean eta La Hez eta Peñalmonte mendilerroen artean.
Arnedillo 1170etik aurrera Alfontso VIII .a erregeak emandako hiribildua da, Kalagorriko gotzaindegiko jaurerria, mendiz inguratua eta, besteak beste, ur termalengatik ezaguna. Ur termal horiek naturalak dira eta sakonera handian iragazi ondoren sortzen dira gainazalean, tenperatura altua hartuz (52,5 ° C inguru). Horiek ibaiaren ertzean dagoen bainuetxeak aprobetxatzen ditu, herrira sartu aurretik.