Aro (metalurgia)

Aroa emandako piezek kolore desberdina hartzen dute, erabilitako tenperaturaren arabera.

Aroa,[1] tenplaketa edo galda[2] tratamendu termikoa da, berotze/hozte prozesu txandakatua, metal aleazioei ematen zaiena. Aroaren bitartez gogortasun, erresistentzia eta tenazitate handiagoa ematen zaio metalari, baina hauskorragoa ere bihurtzen da; horregatik gero iragotu behar izaten da.[3] Beiraren gogortasuna handitzeko ere erabil daiteke.

  1. «aro | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  2. Larrañaga, Ramiro.. ([1981]). Síntesis histórica de la armería vasca. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa ISBN 8472316297. PMC 9412144. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  3. «arua emon | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne