Arranoaren Nebulosa | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 1.719 pc |
Itxurazko magnitudea (V) | 6 eta 6,58 |
Aurkitzailea | Jean-Philippe de Cheseaux (en) |
Aurkikuntza-data | 1745 |
Konstelazioa | Serpens (konstelazioa) |
Abiadura erradiala | 10 km/s |
Igoera zuzena | 274,7 ° |
Deklinazioa | −13,8067 ° |
Izendapenak | |
ikusi
|
Arranoaren nebulosa M16 bezala katalogatutako objektu astronomikoaren zati bat da, hau da, Messier katalogoko 16. objektua. M16 nebulosak eta honekin lotutako izar kumulu ireki batek osatzen dute, NGC 6611 bezala katalogatua. Izar kumulu hori M16ren irudietan argi ikus daiteke. Serpens (sugea) konstelazioan dago. Nebulosaren zati batean "Kreazioaren Zutabeak" daude, Hubble espazio teleskopioak lortutakoen irudien artean ezagunenetako bat. Eremu osoa hartzen duen igorpen nebulosa distiratsua (HII eskualdea) IC 4703 bezala katalogatuta dago. Konplexu guztia 7.000 argi urtera dago.