Arroila-jaitsiera (ingelesez: canyoning) abentura-kirol mota bat da, eskaladan erabiltzen diren jaitsierako teknikak baliatuz mendiko ibaien ibilguetan eta uharretan behera jaistean datzana. Lekuaren arabera, ibiltzea, rapelean egindako jaitsierak eta igeriketa konbinatzen dira.[1]
Arrisku kirola da, eta ekipamendu espezifikoa beharrezkoa da segurtasunarekin praktikatu ahal izateko, hala nola, kaskoa, neoprenozko jantzia, eta uretarako edo mendirako oinetakoak. Horretaz gain, iragarpen meteorologiko fidagarria eskuratzea ezinbertzekoa da.[2]