Arroka berdeen gerriko

Domoen zehar-ebaki eskematiko bat. Tonalita-trondgjemita-granodiorita domoak laranjaz agertzen dira, berdez euren inguruan dauden arroka mafiko eta ultramafikoak.

Arroka berdeen gerrikoa edo greenstone belts, 6.000 eta 20.000 metroko lodiera duten arroken pilaketa dira, sekuentzia horiek bi eremutan bana daitezke:

Arroka berdeen gerrikoek geometria luze bat erakusten dute milaka kilometro batzuetako luzera izan dezaketen.

Arroka berdeen gerriko guztiak Arkearrean eta Proterozoikoan eratu ziren. Horien eraketan bi etapa bereizten dira: bata Afrikako kratoian, duela 3000 milioi urte eta beste bat gainontzeko kratoietan, duela 2700 eta 2600 milioi urte, hauetan informazio geologiko gehiago geratzen da erregistraturik kratoietan baino. Arroka berdeen gerrikoen ikerkuntzak tektonika, deformazioak, gertaera metamorfikoak eta sortu ziren baldintza paleogeografikoak hobe ulertzea ahalbidetzen du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne