Arteriola | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | odol-hodia |
Artikulazioa | arteria Hodi kapilarra |
Identifikadoreak | |
Latinez | arteriola |
MeSH | eta A07.015.461.080 A07.015.114.060 eta A07.015.461.080 |
TA | A12.0.00.005 |
FMA | 63182 |
Terminologia anatomikoa |
Arteriolak[1] odola arterietatik kapilarretara daraman odol-hodi txikitxoak dira.[2] Arterien adarrak dira, izenak dionez bezala.
Arteriolak 40-100 μm-ko (mikrometro) [3] diametroa dituzte; zenbat eta kapilarretik hurbilago, orduan eta diametro txikiagoa. Odola kapilarretara daramaten amaierako adarrak dira[4]. Barnealdeko tunika oso mehea da, eta barne lamina elastiko mehe bat du. Tarteko tunika, berriz, muskulu lisozkoa da, ia osorik. Arteriolek garrantzi handiko zeregina dute ehun edo organo bakoitzera bidaltzen den odol bolumenaren eta arteria presioaren kontrolean. Odola kapilarretara bidaltzen dute eta beren diametroa handi eta txiki dezakete, odol jarioari erresistentzia gehiago ala gutxiago egin behar zaion. Arteriolen eta kapilarren artean metarteriola izeneko hodiak daude; kapilarra metarteriola batetik sortzen den guneetan gihar zelula leun bat dago kapilar aurreko esfinter bat eratzen duena, eta uzkurtzean, odol jarioa ehunak dituen beharrei egokitzeko, odolaren garraioa geldiarazten edo eteten duena.