Arthur Holly Compton (Wooster, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1892ko irailaren 10a - Berkeley, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1962ko martxoaren 15a) estatubatuar fisikaria izan zen. Zientzia eta teknika alorretan egin zituen ikerketak. X izpien azterketak egin zituen bereziki. Compton efektua finkatu, eta plutonioa lortzeko teknika berezia landu zuen. 1927. urtean, Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen, Wilsonekin batera.