Arthur Guinness

Arthur Guinness

Bizitza
JaiotzaCelbridge, 1725
HeriotzaDublin1803ko urtarrilaren 23a (77/78 urte)
Hobiratze lekuaOughter Ard (en) Itzuli
Familia
AitaRichard Guinness
AmaElizabeth Read
Ezkontidea(k)Olivia Whitmore (en) Itzuli  (1761eko maiatzaren 29a -  1803)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta filantropoa

Find a Grave: 2005 Edit the value on Wikidata

Sir Arthur Guinness (Celbridge, Irlanda, 17251803) garagardogile garrantzitsu bat izan zen, Guinness Konpainiaren sortzailea, hasieran Arthur Guinness's St. James's Gate Brewery izena zuena. Guinness markaren istorioa mundu osoan ospetsu den Guinness World Records (Errekorren Guinness Liburua) liburuaren istorioa ere bada.

Guinnessek garagardo lantegi bat sortu zuen Leixlipen, Kildareko konderrian, 1755an. Bost urte geroago, fabrika bere anaiaren kargu utzi eta fabrika berrira joan zen, Dublingo St. James's Gate Brewery-era, 1759. urteko amaiera aldera.

1797 eta 1799 urteen bitartean, negozioak zabalkunde nabaria izan zuen. Ordutik aurrera, Porter motako garagardoa bakarrik ekoiztu zuen eta Purser familiako kideak bakarrik hartu zituen langile, hauek 1770eko hamarkadan, era honetako garagardotegietan lan eginak zeudela eta, Londresen. XIX. mendean, Purser familia garagardotegiaren kide edo sozio bilakatuko zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne