Artikulazioa, interpretazioan, notari ekiteko eta hurrengo noten soinuekin lotzeko edo horietatik bereizteko moduetako bakoitza da. Artikulazioaren funtsa dira notari ekiteko moduen kontrola eta noten arteko isilune txikiak kudeatzea (artikulazio-isiluneak), musika-esaldiak argitasuna izan dezan. Antzinako musikan, artikulazioa espresio-bide nagusietakoa zen.[1]