Artzain Ona (latinez bonus pastor) Jesukristori emandako izendapenetako bat da, batez ere Joanen ebanjelioaren parabola batetik (Joan 10:1-21) hartua[1], eta baita ebanjelioen arabera Jesukristok berak bere buruari artzain deitzen diolako pasarte batzuetan.[2]
Bere irudikapen ikonografikoa (Jesus, eskuarki, zutik eta ardi bat sorbaldan duela) arte kristauko irudi sinboliko antzinakoenetako eta ohikoenetako bat da. Zenbait erakunde erlijiosok ere maiz erabili izan dute izena.