Arwa al-Sulayhi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jibla (en) ![]() |
Heriotza | Jibla (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Al-Mukarram Ahmad (en) ![]() |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta monarka |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Arwā bint Ahmad ibn Muḥammad ibn Ŷa‘far ibn Mūsā uṣ-Ṣulayḥī al-Ismāʿīliyyah, ezaguna Arwa al-Sulayhi izenez (arabieraz: أَرْوَى بِنْت أَحْمَد ابْن مُحَمَّد ابْن جَعْفَر ابْن مُوْسَى ٱلصُّلَيْحِي ٱلْإِسْمَاعِيْلِيَّة; Jibla,Yemen, ç1048 – Ibidem, 1138ko maiatzaren 5a) Yemengo agintaria izan zen denbora luzez, lehenengo bere bi senarren gobernakide lanetan eta gero bakarrik, 1067tik 1138. urtean hil zen arte. Sulayhid dinastiako azken agintaria izan zen, eta Hujjah titulu ospetsua eman zioten lehen emakumea izan zen, islam xiiaren adar ismailiarrean, bizirik zegoen Jainkoaren borondatearen irudi bizidun hurbilena zela adieraziz, ismailiar doktrinaren arabera.[1][2][3][4][5][6][7]
Honelaxe da ezaguna: As-Sayyidah Al-Ḥurrah (ٱلسَّيِّدَة ٱلْحُرَّة), Al-Malikah, Al-Ḥurrah edo Al-Ḥurrātul-Malikah (arabieraz: ٱلْمَلِكَة ٱلْحُرَّة:, 'Erregina noblea') eta Malikat Saba Unṣ-Ṣaghīrah (مَلِكَة سَبَأ ٱلصَّغِيْرَة).
Emakume gobernari gisa, posizio ia bakarra du mundu musulmanaren historian: beste subirano batzuk egon baziren ere, kontsorte ofizialak edo erregeordeak, nazioarteko mundu islamiarrean, Arwa eta Asma bint Shihab izan ziren mundu arabiarrean subirano bakarrak jutban izendatuak izan zirenak, subirano musulmanen onarpen tradizionala, meskitetan haien izena aldarrikatuz.[8] Hainbat meskita sortu zituen, nabarmenena Arwa erreginaren Meskita.