Ask Aak | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Malastare |
Sexua | gizonezkoa |
Garaiera | 1,78 m |
Ask Aak Star Warseko fikziozko unibertsoan Malastare izeneko planetaren ordezkaria zen Senatu Galaktikoan Errepublika Galaktikoaren garaian. Senatu Galaktikoan bere herria zen Grandarrak ordezkatzen zituen. Bere postuan Ask Moe senataria hila izan ondoren jarria izan zen.
Ask Aak Errepublikako armada sortzearen alde zegoen, eta Klon trooperrak edo klon soldaduak aurkitzen dituenean, gerran erabiltzek ideiaren alde gogor egiten du.
Ask Aakek bere jatorrizko tokia zen Malastare planetako hizkuntzan hitz egiten zuen, nahiko burrunbatsu eta grabe entzuten zena, bere aurrekoa izan zen Ask Moenaren erabat kontrakoa ahots argi eta ulergarria zuena.
Klon Gerren azken urteetarako Ask Aak senataria Palpatine Kantziler Gorenaren botereengatik oso arduratuta zegoen, eta halako batean Bail Organa eta Mon Mothma senatariengandik oso gertu egon zen, hauen alde eginez.