Aspergillus niger

Aspergillus niger
Aspergillus niger mikroskopioan ikusita.
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaEurotiomycetes
OrdenaEurotiales
FamiliaAspergillaceae
GeneroaAspergillus
Espeziea Aspergillus niger
Tiegh., 1867

Aspergillus niger Aspergillus generoko onddoa da, barazki askotan (tomate, limoia, mahatsa, tipula....) hazi daitekeena, lizun bat sortuz.[1]

Lizunen taldean sailkatzen da eta hifa luzeak ditu. Bioteknologian onddo garrantzitsua da Aspergillus niger, industrian erabiltzen baita, besteak beste, azido zitrikoa eta azido glukoniko ekoizteko [2].

Espezie kosmopolita da eta habitat askotan dago: lurzoruan, uretan, barazkietan, hautsean, etab. Ohikoa da ere usteltzen ari diren landare-hondakin organikoetan. Janariak hondatu ditzake. Mesofiloa da, aerobio hertsia eta ingurugiro azidoak jasateko gaitasuna du.

Gehienetan ez da onddo patogenoa, baina kontzentrazio handietan giza gorputzean sartzen bada aspergilosia eragin dezake. Bere esporek luzaro iraun dezakete bideragarriak.

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:406 orr.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne