Assata Shakur | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | JoAnne Deborah Byron |
Jaiotza | Jamaica, 1947ko uztailaren 16a (77 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | City College of New York (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista, militante politikoa, terrorista, idazlea, poeta eta editore-laguntzailea |
Assata Olugbala Shakur, jaiotzez JoAnne Deborah Byron (New Yorken jaioa, 1947ko uztailaren 16an), ekintzaile politiko estatubatuarra da, Black Liberation Army (BLA, Beltzen Askapenerako Armada) mugimenduko kidea eta Black Panthers (Pantera Beltzak) alderdi ezkertiarreko kide izandakoa. 1973an New Jersey estatuko errepide-kontrol batean gertatutako tiroketa baten ostean atxilotu zuten, erailketaz eta beste hainbat delituz akusatua, eta orduz geroztik kartzelan egon zen, harik eta 1979an ihes egitea lortu zuen arte. Denbora horretan hainbat aldiz epaitu zuten, eta epaiketa guztietan libre geratu zen, 1977koan izan ezik; 1973ko tiroketan polizia bat erailtzeagatik epaitu zuten, eta erruduntzat jo zuten. Kartzelatik ihes egin ostean, 1984an Kubara alde egin zuen, non asilo politikoa onartu baitzioten. 2013az geroztik FBIren hamar terroristarik bilatuenen zerrendan dago.