Astroide

Ez nahasi asteroidearekin.
Astroidea (gorriz)

Geometrian, astroidea (tetrakuspidea, kubozikloidea edo parazikloa izenekin ere ezaguna), lau kuspideko hipozikloide bat da. Beste hitz batzuetan esanda, astroidea erruleta bat da, zirkunferentzia baten (sortzailea) P puntu baten ibilbideak deskribatzen duena erradio laukoitzeko beste zirkunferentzia baten barrutik (gidatzailea) ukituz eta irristatu gabe biratzen duenean. Izena grezierazko astro hitzetik hartzen du, izarra esan nahi duena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne