Atacamako basamortua | |
---|---|
Desierto de Atacama | |
Eskualdea | Txile Peru Bolivia Argentina |
Koordenatuak | 24°30′S 69°15′W / 24.5°S 69.25°W |
Eremua | 105.000 km² |
Luzera | 1.000 km. |
Punturik beherena | Ozeano Barea (0 m) |
Tenperatura gorena | 45 °C |
Tenperatura baxuena | -25 °C |
Prezipitazioa | 50 mm/ur |
Baliabideak | Kobre, burdin, litio |
Atacamako basamortua[1] Hego Amerikako basamortu bat da, Andeen eta Ozeano Barearen artean dagoena, Txileko iparraldean. 966 km luze da, eta 105.000 km² ditu. Munduko lekurik lehorrena da, Artikoa kontuan izan gabe. Ikerketek diote 1570etik 1971ra zenbait lekutan ez zuela inoiz egin euririk. Hain da lehorra, eskualdeko 6.885 metroko mendiek ez baitute glaziarrik.
Ikuspuntu ekonomikotik, gune hau garrantzitsua da bertan dauden mineral eta metalengatik, eskualde oso aberatsa baita arlo horretan. Kobreari dagokionez da bereziki aberatsa (Txile munduko kobre ekoizle eta esportatzaile handiena da) baina beste mineral metaliko ugari ere badira, urrea, zilarra eta burdina adibidez. Bestalde, mineral ez metalikoak ere aurki daitezke, baina hein txikiagoan, hala nola sodio nitratoa eta potasioa.