Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa Αὐτόνομη Μοναστικὴ Πολιτεία Ἁγίου Ὄρους | ||
---|---|---|
| ||
Geografia | ||
Hiriburua eta hiri handiena | Karyes 40°15′26″N 24°14′42″E | |
Azalera | 335,64 | |
Administrazioa | ||
Gobernu-sistema | Monarkia aukeratua | |
Konstantinoplako Aitalehen Ekumenikoa | Bartolome I.a | |
Demografia | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km² (6,7) | |
Bestelako informazioa | ||
mountathos.gr |
Atos mendia[1] (grezieraz: Άθως, Áthos, askotan Ἅγιον Ὄρος edo «mendi santua» deitua) Greziako mendia da, Mazedonian; Kaltzidikako mendebaldeko penintsulako hegoaldean dago (2.033 m).
X. mendetik aurrera, hogei monasterio egokitu ziren bertan, eliza ortodoxoaren gune garrantzitsuena osatuz. Atosko komentuetan 1.500 monje inguru bizi dira, Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa[1] izeneko monasterio-errepublika bat osatuz (1926tik aurrera, administrazio-autonomia estatutu berezia dute). 1060. urtetik, emakumeak ezin dira Atos mendian barneratu.