Atienzako gaztelua | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Guadalajarako probintzia |
Udalerria | Atienza |
Koordenatuak | 41°12′03″N 2°52′28″W / 41.200857°N 2.874438°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000609 |
Atienzako gaztelua (gaztelaniaz: Castillo de Atienza) Guadalajarako probintziako Atienza herrian kokaturiko gaztelua da. Atienzako Udalaren jabetzakoa, 1931tik aurrera babestuta dago, kultura ondasun moduan.
Antzinako gotorlekua erromatarren eta musulmanen eskuetan izan zen 1085ean Alfontso VI.a Gaztelakoak Toledo konkistatu arte. XV. mendean, Joanes II.a Aragoikoak hala aginduta, nafarrek gaztelua hartu zuten.[1] Laster, Joan II.a Gaztelakoak eta Álvaro de Lunak gaztelua eta inguruko hiribildua setiatu eta erre zuten. Nafarrek eutsi arren, kanporatuak izan ziren. Gero, presondegi bilakatu eta hantxe izan zen Petri Nafarroako mariskala.[2]