Atlantropa

Artistak pentsatutako Atlantroparen eremua airetik ikusita.

Atlantropa 1920ko hamarkadaren amaieran, Herman Sörgel (1885-1952) arkitekto alemaniarrak Europa eta Afrika fisikoki batzeko egin zuen proiektu handizalea izan zen, Gerra Handiaren ondorengo krisi orokorrari aurre egitea xede. Sörgelek uste zuen Afrikari ez zitzaiola inolaz ere behar bezalako etekinik ateratzen, eta Mediterraneo itsasoak hiri eta estatu berriak sortzeko erabil zitekeen lur-eremu aproposa betetzen zuela[1].

  1. Nagore Irazustabarrena, «Atlantropa: Afrika eta Europa josita», Argia, 2014-10-19, CC-BY-SA lizentzia

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne