[1][2][3]Audrey Hepburn, jaiotzez Audrey Kathleen Ruston, (Brusela, 1929ko maiatzaren 4a - Tolochenaz, Suiza, 1993[4]ko urtarrilaren 20a[5]) Belgikan jaiotako eta Ingalaterran hezitako aktorea izan zen, Oscar sariaren irabazlea.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Londresera joan zen, ballet ikastera. 1951n, filmetan agertzen hasi zen, etxera dirua eraman nahian. Dantzari profesionala izateko altuegia zenez, balletak Broadwayko Gigi antzezlanean lehen papera lortzeko balio zion. Sei hilabeteren buruan izar bihurtu zen. Horrek Gregory Peckekin batera Roman Holiday filmean protagonista izatea ahalbidetu zion. Hurrengo urteetan Hollywoodeko izarra bilakaturik, 50 eta 60ko hamarkadetako moda eta estilo ikurra ere bihurtu zen. 1967tik aurrera, haren agerraldiak urritu ziren, nahiz eta, noizbehinka, film arrakastatsu batean parte hartu, 1976ko Robin and Marian esaterako.[6][7]
- ↑ (Ingelesez) «History Lesson! Learn How Colette, Audrey Hepburn, Leslie Caron & Vanessa Hudgens Transformed Gigi» Broadway.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ Audrey Hepburn: The Magic of Audrey - UNICEF. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ «CNN.com - Transcripts» transcripts.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández-Santos, Ángel. (1993-01-20). «Muere Audrey Hepburn» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ edited by Yann-Brice Dherbier. (2007). Audrey Hepburn : a life in pictures. Pavilion ISBN 978-1-86205-775-3. PMC 145389543. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ Ferrer, Sean Hepburn. (2003). Audrey Hepburn : an elegant spirit. (1st Atria books hardcover ed. argitaraldia) Atria Books ISBN 0-671-02478-7. PMC 53222687. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ Paris, Barry. (2001). Audrey Hepburn. (Berkley trade pbk. ed. argitaraldia) Berkley Books ISBN 0-425-18212-6. PMC 48039236. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).