Altzairuak |
---|
Faseak |
Mikroestrukturak |
Motak |
Burdinan oinarritutako beste material batzuk |
Austenita, gamma faseko burdina (γ-Fe) izenaz ere ezagutua, burdin alotropo metaliko eta ez magnetikoa edo/eta burdina eta aleazio-elementu baten arteko disoluzio solidoa da.[1]. Karbono-altzairu arruntetan, austenita 1000 K-ko (727 °C-ko) tenperatura eutektoide kritikoaren gainetik agertzen da; beste altzairu batzuek tenperatura eutektoide ezberdinak ukan ditzakete. Austenita alotropoari izena Sir William Chandler Roberts-Austen-en (1843–1902) izenagatik eman zitzaion.[2] Altzairu herdoilgaitz batzuetan giro-tenperaturan ere agertzen da, austenita tenperatura baxuagoetan egonkortzen duen nikelaren presentziagatik.