Austin Powers: The Spy Who Shagged Me 1999ko Jay Roach estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Mike Myers kanadar aktoreak gidoia idatzi eta filma anteztu zuen, berataz gain Heather Graham, Verne Troyer, Robert Wagner eta Seth Green aktoreek ere antzeztu zutelarik.
James Bond nahiz 1960ko hamarkadako espioitza filmen parodia bat da. Sailak beste bi film ditu: Austin Powers: International Man of Mystery (1997) eta Austin Powers in Goldmember (2002) hurrenez hurren.