Literaturan, autofikzioa fikziozko autobiografia da, non idazlea, testuaren egilea, kontatzailea eta testuan agertzen den protagonista nagusia pertsona bera diren eta kontatzen dena autobiografia itxura osoarekin kontatzen da. Autofikzio testuaren harian idazlearen biografiarekin benetan bat ez datozen fikziozko elementuak ere sartu ohi dira. Autofikzioaren adibideak euskal literaturan Bernardo Atxagaren Nevadako egunak (2013) eta Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (2008) dira.
Autofikzioaren inguruan erreferentzia eta gogoeta ugari idatzi zituen Patxo Telleriak Alderray antzezlanean eskarmentu handiko narrazio-kontalari baten hitzetan.[1][2]