Autoglotonimo

Euskalkaldunok geure hizkuntzari emandako autoglotonimoek erro bakar baten aldaerak direla dirudite. Koldo Zuazoren mapa honen gainean, euskara autoglotonimoaren hainbat aldaera ageri dira.

Autoglotonimoa herri batek bere hizkuntzari ematen dion izena da. Askotan, herri horrek eta bere hizkuntzak daukaten harremanaren inguruko datu soziolinguistikoak atera daitezke hortikː esaterako, castellano / español bikotea gaztelaniaz, asturianu / llionés asturieraz edo katalanez valencià / català bezalako bikoteek egoera soziolinguistikoaren berri ematen dute.

Aldiz, kanpotarrek auzotarren hizkuntza jakin bati ematen dioten izenari heteroglotonimoa esaten zaio[1].

Adibidez, euskara hitza autoglotonimoa dugu, eta lekuan lekuko hitz horren aldaera guztiak (eskuara, euskera, üskara...) ere bai, baina vasco, vascuence, basque, basc, Basque eta auzoko hizkuntzetan erabiltzen diren gainerako izenak heteroglotonimoak dira.

  1. Belen Uranga, Patxi Juaristi, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña eta Estibalitz Amorrortu: "Munduko hizkuntzen izenak euskaraz", Uztaro, 54. 2005[Betiko hautsitako esteka]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne