Autonomia estatutua[1] autonomia erkidego baten arau nagusia da. Honela arautzen du Espainiako 1978ko konstituzioaren 147.1 artikuluak:
« | Konstituzio honen arabera, estatutuak autonomia-erkidegoen oinarrizko erakunde-arauak izango dira, eta estatuak hala aitortu eta babestuko ditu, bere antolamendu juridikoaren osagai dira eta. | » |
Lehendabizikoak Espainiako Bigarren Errepublikak ezarri zituen 1932an.[2]