Axoplasma

Axoplasma, biologiari dagokionez, neuronaren axoiaren barnean dagoen zitoplasmari deritzo. Axoplasma, likido likatsu bat da. Bere barnean, neurohodiak, neurofilamentuak, mitokondriak, bikortxoak eta bexikak daude. Likido likatsu honen barruan, osagai guztiak suspentsio egoeran daude. Axoplasmaren funtzioa, bere zati higikorren garraioa da, sinapsi bexikekin gertatzen den bezala.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne