Aza gorri

Aza gorri
Sailkapen zientifikoa

Aza gorria[1] (Brassica oleracea var. capitata f. rubra) aza landare mota biribila da. Azaren kultibar ezaguna da, kolore biolazeo bereizgarriko hostoak dituena. Kolore hau antozianina izeneko pigmentu baten presentziagatik da. Pigmentu horren kolorazioa, neurri handi batean, lurzoruaren azidotasunaren (pH) mende dago, eta, beraz, hostoak gorriago haz daitezke lurzoru azidoetan, alkalinoetan urdinagoak diren bitartean.

Europako gastronomia askotan preziatua, Gabonetako plater tipikoa da.

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta [Hiztegi terminologikoa] [2011]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne