Aza berde

Aza berde
Sailkapen zientifikoa

Aza berdea[1][2] (Brassica oleracea var. sabellica) aza landare mota burugabea da, hau da, hostoek buru trinkoa eratzen ez dutena. Azostoak jateko landatzen da, baina badira landare apaingarritzat erabiltzen direnak ere, kolore deigarrikoak. Beste izen ugari erabiltzen dira, hala nola aza kizkurra[3][2] (ez nahastu Sabauda aldeko aza kizkurrarekin) edo kale aza[2][3][4][5] (ingeles hitza, /keɪl/ ahoskatua). Jatorrizko aza landarea (Brassica oleracea) bezala, landare belarkara hau biurtekoa da, baina urteroko gisa landatzen da. Bazka-aza edo galego-azaren antza du, baina ez dira berdinak, nahiz eta biak aza hostokakoak[1] izan.

  1. a b Euskaltzaindia. Orotariko Euskal Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  2. a b c Karabeleko. ‘Kale’, bere onurei esker modan dagoen aza. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  3. a b Kale edo aza kizkurra, Ekogunea. Noiz kontsultatua: 2020-04-01
  4. KALE AZA: ZER DA ETA ZERGATIK JARRI DA MODAN?[Betiko hautsitako esteka], Zainduz Bizi, SuperBM, 29/11/2018, Noiz kontsultatua: 2020-04-01
  5. Kalea Mercadonara iritsi da, Mercadona, 2016ko azaroaren 21a Noiz kontsultatua: 2020-04-01

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne