Azagaia arma jaurtigarri primitibo eta arin bat da eskuarekin (xabalina bezala) edo bultzagailu baten laguntzaz jaurtitzen dena. Mutur zorrotz eta gogorra (adar, hezur edo sukarrizkoa) izaten zuen, zurezko makil bat, eta, beharbada, azken zatian, luma batzuk ere hegaldia egonkortzeko, geziekin egiten den bezala.
Orokorrean, arkeologoek, indusketetan aurkitzen duten arrasto bakarra, azagaiaren muturra da, zurezko makila, denborarekin, usteldu egiten baita. Arrazoi honengatik, azagaia hitza, arkeologian, arma osoari edo honen muturrari erreferentzia egiteko erabiltzen da, ezberdintasunik gabe.
Azagaiak, Europako Goi Paleolitoko ezaugarriak dira bereziki. Denborarekin, eboluzionatzen joan zirenez gero, posible da historiaurreko kultura ezberdinentzako eredu bereizgarri bat edo gehiago zehaztea: